2012-04-21

SARATXOROCK 2012

Aupa gente!!
 Como ya sabeis este año nuestro festival tiene un caracter solidario, aqui os dejamos el proyecto para el que van dirigidos todos los fondos que saquemos en esta ultima edición y con la venta de nuestro disco "Cantando lo que no se quiere escuchar", que en pocas semanas saldrá a la venta.
 El proyecto se llama "Un futuro para Lala, un futuro para el Sahara"

Besarkada handi bat eta Gora Sahara Libre!!!





HORARIOS CONFIRMADOS SAhaRATXOROCK 2012



14:00 - 15:30 HERRI BAZKARIA + TXISTULARIS
18:30 - 19:10 NIKETZ
19:25 - 20:05 NO KONFORME
20:20 - 21:20 SU TA KE
21:20 - 21:50 PRESENTACIÓN “Cantando lo que no se quiere escuchar”
21:50 - 23:00 STUPENDA JONES
23:30 - 24:45 LEHENDAKARIS MUERTOS
01:15 - 02:30 HESIAN
02:45 - 03:25 KOLIKO
03:40 - 04:20 HIJOS DE LA IGLESIA

2012-04-17

ARABATAKADA 2012

Aukezpena

Unibertsitatea dugu edozein herriren zutaberik garrantzitsuenetariko bat, etorkizuneko belaunaldi askoren hezkuntzaz arduratzen dena, etorkizuneko jendartea formatzen duena. Beraz, unibertsitatea, herriaren ta herritarren beharrei erantzuteko erabili behar da. Herritarren euskalduntzeari erantzuteko, justizia soziala lortzeko, ingurumenarekiko begirunea izango duen lurralde antolaketa bat bultzatzeko, jendarte eredu patriarkala irauli eta parekidetasuna lortzeko, hezkuntza jendarte eraldaketarako agente aktibo bilakatzeko, gure herriaren egituraketa soziopolitikoan laguntzeko… Eta hortan gabiltza. Egungo unibertsitatea irauli ta oinarritik, erraietatik, berri bat eraikitzen. Klasez klase, fakultatez fakultate, herri ta jendarte honek behar duen unibertsitate eredua sortzen ari gara. Herritarra, nazionala eta euskalduna. Eta Arabatakada borroka honen bozgorailua da.
 Horregatik, ozen oihukatuko dugu…
EUSKAL HERRIAK EUSKAL UNIBERTSITATEA.
             Aurtengoan Arabatakada jaialdiaren bederatzigarren edizioa ospatuko dugu Maiatzaren 11ean, ostiralez, Mendizabalako landetan.
Dakizuenez, urtez urte jaialdia aldatuz joan da. Lehen urteetan, Campuseko esparruan jaialdi xume bat antolatzen genuen eta azken lau edizioak berriz, Mendizabaleko landetan ospatu dugu. Apurka apurka, jaialdia kualitatibo zein kuantitatiboki handitu da eta Euskal Herriko txoko ezberdinetako jendea  hurbilaraztea lortu dugu. Modu honetan, ekimen honek espero baino ohiartzun handiagoa hartu du. Honi aurre egiteko, neurri ezberdinak hartu ditugu urterik urte, eskaintza zabalduz eta jaialdia bere osotasunean hobetu nahiean.

Aurtengo egitaraua ondorengoa izango da:
 -       10:30etan Kanpuseko ikasleen arteko olinpiadak, kanpusean bertan.
           Ostean Mendizabalara kalejira.
-       14:00tan herri bazkaria.
-       16:00tan Bertso-hop.
-       17:00etatik aurrera kontzertuak:
-       Maketa lehiaketako irabazlea, GoseHesianBetagarriKaotikoEH Sukarra eta gaupasaTximeleta erromeriarekin.
-       21:00tan EKITALDIA
 Jaialdiaren ospatze data hurbildu ahala informazio zehatzagoa zabalduko dugu, kartel eta bestelako prentsa oharren bidez. Nahi duenak, www.arabatakada.org web orria ere bisita dezake informazio gehiago eskuratzeko.
 Beste gabe, dei egiten diogu Gasteizko eta Euskal Herriko hezkuntza komunitateari Arabatakadara etortzeko eta jaialdian, goizeko ekintzetatik parte hartzeko.

2012-04-15

Lagunita mental

FLAMENKORE MARGINAL

                                          te deseo para ti



                                      quien es el enemigo


2012-04-07

Xarma

Bio
Ion Kirru eta Itsaso 2007 bukaeran, Keikeren bigarren diskako biraren azken kontzertuak ematen ari zirela bakoitzak bere kaxa landuriko abestiak partekatzen eta hauei forma ematen hasi ziren eta urte bukaera baino lehen hauek grabatzea erabaki zuten. Zeregin horretarako ZAIN taldean bateria jole lanetan zebilen Josuah Froufe-rengana jo zuten 2007ko udarako kontzertu batzuetan KEIKEko bateria jole gisa aritu baitzen Denisen (Keike) ordezko gisa. Bost abestiz osaturiko maketa bat grabatu zuten Ondarruko Santos Records estudioan Mikel Santos teknikari zutela. Behin maketa grabatuta Froufe taldean geratu zen eta taldearen laugarren hanka bilatzeari ekin zioten. 2008ko hasieran ETXE bakarlariarekin baxu jole lanetan dabilen Christian Martin sartu zen taldean, egungo taldea osatuz. 2008ko udazkenean Bilbovision lehiaketan lehen kontzertua eskaini eta hirugarren saria irabazi zuten. Orduz geroztik, abesti berrien konposaketa eta kontzertuak uztartzen hasi ziren Euskal Herriko hainbat lekutan zuzenekoak eskainiz. Etxean ezezik, kanpoan ere jo izan dute. 2009ko apirilean Alemanian kontzertu batzuk eskaini ondoren geldialdi bat egin zuten beraien lehen iraupen luzeko lana prestatzeko. Urte bereko bukaeran Tolosako Bonbereneako estudioan Karlos Osinagaren gidaritzapean "Amaraunak" izeneko diska grabatu zuten. Aipatu diskan rocka oinarri duten ñabardura anitzeko 12 abesti aurkitu daitezke. Taldekideak aurretik ibilitako taldeen eraginak somatzen dira (KEIKE, JAUKO BARIK, ZAIN…) baita gustoko dituzten taldeena ere. 12 abesti hauetan rocka ezezik metal eta pop zertzeladak ere aurkitu daitezke, gai intimistak zein kritika sozial eta politikoa zorrotza egiten duten hitzak oinarri dituztelarik. Diska autoekoiztua da. Taldea orain, "amaraunak" diska zuzenekotan aurkezten ari da, batik bat, Euskal Herriko hainbat lekutan. 2010eko azaroan Danbaka lehiaketara aurkeztu eta gero, lehen saria eskuratu du. Hori dela eta Xarma kontzertuak ematen arituko da, lokalean kanta berriak egiten dituen bitartean. 2011an bere bigarren lana KARENKA izenpena kaleratu zuen, autoekoiztua. Durangoko azokan. 2012an Xarma desegin zen.





http://www.myspace.com/xarmamusika

2012-03-01

Elkartasun eguna Leioan


  • Martxoak 9, ostirala, Futbito Txapelketa
  • ELKARTASUN EGUNA Martxoak 10, larunbata
    • GOIZEAN
      • HERRI LASTERKETA (Kiroldegian) Izen ematea 10:30-11:00 Lasterketa 11:00
      • SORMEN ETA ARTISAUTZA AZOKA MUNDIALA postutxoak, txosna, musika, pintxoak…11:00-15:00
      • Futbito Txapelketako Finala 12:00
      • HAUR GUNEA puxagarriak, marrazkiak, tailerrak, jolasak…11:00-14:45
      • HERRI KIROLAK Goi-Herriko herri-kirol erakustaldia 12:30-13:30 Sari banaketa 13:00
      • ANIMAZIOA txistulari eta trikitilariekin dantzak 13:00-14:00
      • Udondoko abesbatza eta Leioako kantariak 14:00-14:45
    • ARRATSALDEAN
      • HERRI BAZKARIA 15:00-17:00
      • Mus Txapelketa 17:00-18:30
      • MAGIC CLOWN PAILAZOAK adin guztiei zuzendutako barrez lehertzeko espektakulua 17:00-18:00
    • GAUEAN
      • Ganekotik hasita herrian zehar poteo alaia 19:30-21:30
      • KONTZERTUAK 21:30-04:00 Ogitartekoak egongo dira
        • BASAKI
        • IZARGI ERROMERIA
        • DJ-ak                                                                                                                                                      
  • http://www.pausotxubet.tk/index.php

2011-05-28

SIROKA - KAROSI

 Siroka musika taldea 2009ko udan sortu genuen. Balmaseda, Ugao eta Leioako 4 lagun gara eta lehenengo aldiz, bi abesti sortzeko intentzioarekin batu ginen. Egindakoak sortarazitako sirokoak Siroka musika taldearen jaiotza ekarri zuen. Taldekideak Maria (ahotsa), Pepo(baxua), Gorka (bateria) eta Ekaitz (gitarra) gara eta denak bestelako musika taldeetatik gatoz, besteak beste, Apurka, Feos Pero Majos edota Kloratita. Siroka-kideek musika estilo oso desberdinak jorratu egin ditugu gure ibilbide musikalean, baina proiektu berri honetan Rock-a izango da oinarria. Hitz gutxitan, ahots melodikoa, erritmo dantzagarriak eta sinpletasuna. Euskal Herriko errealitateari begiak itxi gabe, bidegabeerien salaketak eta inposatutako sistemaren          aldaketarako grinak gidatzen dute gure idkeologia. 
SIROKA - KAROSI DISKA DESKARGATU: