2012-04-07

Xarma

Bio
Ion Kirru eta Itsaso 2007 bukaeran, Keikeren bigarren diskako biraren azken kontzertuak ematen ari zirela bakoitzak bere kaxa landuriko abestiak partekatzen eta hauei forma ematen hasi ziren eta urte bukaera baino lehen hauek grabatzea erabaki zuten. Zeregin horretarako ZAIN taldean bateria jole lanetan zebilen Josuah Froufe-rengana jo zuten 2007ko udarako kontzertu batzuetan KEIKEko bateria jole gisa aritu baitzen Denisen (Keike) ordezko gisa. Bost abestiz osaturiko maketa bat grabatu zuten Ondarruko Santos Records estudioan Mikel Santos teknikari zutela. Behin maketa grabatuta Froufe taldean geratu zen eta taldearen laugarren hanka bilatzeari ekin zioten. 2008ko hasieran ETXE bakarlariarekin baxu jole lanetan dabilen Christian Martin sartu zen taldean, egungo taldea osatuz. 2008ko udazkenean Bilbovision lehiaketan lehen kontzertua eskaini eta hirugarren saria irabazi zuten. Orduz geroztik, abesti berrien konposaketa eta kontzertuak uztartzen hasi ziren Euskal Herriko hainbat lekutan zuzenekoak eskainiz. Etxean ezezik, kanpoan ere jo izan dute. 2009ko apirilean Alemanian kontzertu batzuk eskaini ondoren geldialdi bat egin zuten beraien lehen iraupen luzeko lana prestatzeko. Urte bereko bukaeran Tolosako Bonbereneako estudioan Karlos Osinagaren gidaritzapean "Amaraunak" izeneko diska grabatu zuten. Aipatu diskan rocka oinarri duten ñabardura anitzeko 12 abesti aurkitu daitezke. Taldekideak aurretik ibilitako taldeen eraginak somatzen dira (KEIKE, JAUKO BARIK, ZAIN…) baita gustoko dituzten taldeena ere. 12 abesti hauetan rocka ezezik metal eta pop zertzeladak ere aurkitu daitezke, gai intimistak zein kritika sozial eta politikoa zorrotza egiten duten hitzak oinarri dituztelarik. Diska autoekoiztua da. Taldea orain, "amaraunak" diska zuzenekotan aurkezten ari da, batik bat, Euskal Herriko hainbat lekutan. 2010eko azaroan Danbaka lehiaketara aurkeztu eta gero, lehen saria eskuratu du. Hori dela eta Xarma kontzertuak ematen arituko da, lokalean kanta berriak egiten dituen bitartean. 2011an bere bigarren lana KARENKA izenpena kaleratu zuen, autoekoiztua. Durangoko azokan. 2012an Xarma desegin zen.





http://www.myspace.com/xarmamusika

No hay comentarios: