2012-04-17

ARABATAKADA 2012

Aukezpena

Unibertsitatea dugu edozein herriren zutaberik garrantzitsuenetariko bat, etorkizuneko belaunaldi askoren hezkuntzaz arduratzen dena, etorkizuneko jendartea formatzen duena. Beraz, unibertsitatea, herriaren ta herritarren beharrei erantzuteko erabili behar da. Herritarren euskalduntzeari erantzuteko, justizia soziala lortzeko, ingurumenarekiko begirunea izango duen lurralde antolaketa bat bultzatzeko, jendarte eredu patriarkala irauli eta parekidetasuna lortzeko, hezkuntza jendarte eraldaketarako agente aktibo bilakatzeko, gure herriaren egituraketa soziopolitikoan laguntzeko… Eta hortan gabiltza. Egungo unibertsitatea irauli ta oinarritik, erraietatik, berri bat eraikitzen. Klasez klase, fakultatez fakultate, herri ta jendarte honek behar duen unibertsitate eredua sortzen ari gara. Herritarra, nazionala eta euskalduna. Eta Arabatakada borroka honen bozgorailua da.
 Horregatik, ozen oihukatuko dugu…
EUSKAL HERRIAK EUSKAL UNIBERTSITATEA.
             Aurtengoan Arabatakada jaialdiaren bederatzigarren edizioa ospatuko dugu Maiatzaren 11ean, ostiralez, Mendizabalako landetan.
Dakizuenez, urtez urte jaialdia aldatuz joan da. Lehen urteetan, Campuseko esparruan jaialdi xume bat antolatzen genuen eta azken lau edizioak berriz, Mendizabaleko landetan ospatu dugu. Apurka apurka, jaialdia kualitatibo zein kuantitatiboki handitu da eta Euskal Herriko txoko ezberdinetako jendea  hurbilaraztea lortu dugu. Modu honetan, ekimen honek espero baino ohiartzun handiagoa hartu du. Honi aurre egiteko, neurri ezberdinak hartu ditugu urterik urte, eskaintza zabalduz eta jaialdia bere osotasunean hobetu nahiean.

Aurtengo egitaraua ondorengoa izango da:
 -       10:30etan Kanpuseko ikasleen arteko olinpiadak, kanpusean bertan.
           Ostean Mendizabalara kalejira.
-       14:00tan herri bazkaria.
-       16:00tan Bertso-hop.
-       17:00etatik aurrera kontzertuak:
-       Maketa lehiaketako irabazlea, GoseHesianBetagarriKaotikoEH Sukarra eta gaupasaTximeleta erromeriarekin.
-       21:00tan EKITALDIA
 Jaialdiaren ospatze data hurbildu ahala informazio zehatzagoa zabalduko dugu, kartel eta bestelako prentsa oharren bidez. Nahi duenak, www.arabatakada.org web orria ere bisita dezake informazio gehiago eskuratzeko.
 Beste gabe, dei egiten diogu Gasteizko eta Euskal Herriko hezkuntza komunitateari Arabatakadara etortzeko eta jaialdian, goizeko ekintzetatik parte hartzeko.

No hay comentarios: